2015(e)ko maiatzaren 27(a), asteazkena

PROIEKTUAK II :: PATIODUN ETXEBIZITZA/ESTUDIOA ONDARRETAN :: ENTREGA FINALA


Azken proiektua entregatzeko eta kurtsoari emaiera emateko garaia da. Ondarretako orube honetan egindako proiektuak lauhileko eta kurtso osoan zehar lortutako ezagutzak eta aurrerakuntzak biltzen ditu, hasieratik hona izan dugun progresua bistakoa izanik.


Proiektuari dagokionez, patiodun etxebizitza bat eraikitzea eskatu zitzaigun, 50 metro karratuko estudio bat barneratuko zuena, eta guztiak bai inguruarekin eta baita bere baitan ere zentzua izango zuena.



Eskatutakoarekin betetzeko, etxebizitza patio eta argizulo ezberinen inguruan antolatzea erabaki nuen, itxitura nahiko opakoa eginaz (irekidura handirik gabekoa), patio horren funtzionamenduari benetan garrantzia emateko baina aldi berean orubeak aurkezten ditugun bista paregabeak galdu gabe. Horretarako hainbat baliabide erabili dira, batez ere ebaketan landuak izan direnak, eta aurrez aipatutako helburuak betetzea dutelarik bere funtzioa:


  • Kota desberdinekin desberdinak erabiltzea (altuera erdiak, altuera bikoitzak, ...) espazio ezberidinak definitzeko tabikeak eta ateak erabili behar izan gabe.  

  • Argiztapen naturala etxebizitzaren puntu guztietara helaraztea, eta argiztapenaren kontrolaren bidez espazio bakoitzari tratamendu desberdina ematea.
  • Garajearen maldarekin burukada ez izateko zorua inklinatu behar nuenez, beste kokapen bat eman beharrean inklinazioaz baliatu argitasuna argizulo batetik sukaldera eramatea.
  • Espazioen antolamendu zentzuzkoa: (1) Gune publikoagoak direnak behe solairuan kokatu patioa inguratuz L forman; (2) Estudia ere patioa inguratuz antolatzea, baina aurkako L forman, etxebizitzaren barnean baina aldi berean aparte kokatzeko; (3) Gune pribatuak (logelak) bigarren solairuan kokatu kanpo terrazarekin batera
  • Kanpoalderuntz irekitzen diren zuloak minimoak baino beharrezkoak eta atseginak izatea, hau da, Badiaruntz irekitzea. 




  • Sarrera argi nabarmentzea eskailera eta aterpetxoari diseinu berezia emanez. Hesiarekin erlazioa sortzea.



Konklusio modura, proiektuaren funtsa formaltasun sinple batekin ahalik eta hobekien funtzionatuko lukeen patiodun etxea egitea izan da helburua, baina beti ere kanpokaldeaz eta inguruaz ahaztu gabe.



2015(e)ko maiatzaren 16(a), larunbata

Proiektuak II :: Patiodun Etxebizitza/Estudioa Ondarretan :: Azken Ariketa

Iritsi da dagoeneko azken proiektuaren entrega eguna, eta Ondarretako etxebizitza honekin beste kurtso bati amaiera ematen diogu. Hauexek dira erabilitako erreferentziak:

ERREFERENTZIAK:

  • Muuratsalo (Aalto):
Alvar Aaltoren obra ezagunetakoa dugu hau, eta erreferentzia gisa patioarekin duen harremana eta materialtasuna erabili ditut. Aaltok etxebizitza honi L forma ematen dio, patio bat inguratzen duelarik. L forma horrek gela guztien orientazioa patioruntz izatea ahalbidetzen dio, patioari berari bihotz-funtzioa emanaz. Aldiz, materialei dagokienez, Aaltok apareju desberdinak probatzeko erabiltzen du proiektua. Gainera, hesia kanpokaldetikan eta barnekaldean desberdin margotuta dago, kanpotik elur-zuriarekin bat egiten duela eta aldiz barnekaldean behar duen presentzia hartzen duelarik.



  • 4x20 metroko Vietenameko Etxebizitza (Vo Trong Nghia):
Etxebizitza honetatik ideogramaren argitasunarekin geratu naiz gehien bat. Izan ere, Horren espazio estu batean horrelako antolakuntza duen etxebizitza antolatzea oso zaila eta aldi berean inspiragarria iruditu zait. Ebaketa lantzen duen proiektua da, kota desberdintasunarekin jolastea derrigortuta dago eta horretaz baliatuz patio/argizuloen arteko jolasa gauzatzen du, proiektuak izan zezaken zailtasun hori modu txundigarri batean ebatziaz. Horregatik, ebaketa horietan sortzen duen joku hori nire proiektura modu batean edo bestean eramaten saiatu naiz.






Proitektuari dagokionez, 

2015(e)ko martxoaren 23(a), astelehena

PROIEKTUAK II :: SOROSLE POSTUA



  • 2. Ariketa honetan Donostiako Ondarreta hondartzan sorosle postu bat eraikitzea eskatu zitzaigun. Horretarako gure eskura zeuden baliabide guztiak erabili behar genituen, eta gure eraikinaz beste inguruak ere garrantzia handia hartu beharko zuen. Hau guztia kontuan izanik, honela ebatzi dut nire proiektua:

  • Lehenengo klasean egindako ariketaren ondoren, kokapenaren garrantzia ulertu genuen. Proeiktuare n gakoetako bat da, eta nik Donostiako kostaldean kokatzen diren eskultura/eraikin sinbolikoekin harremantzea nahi nuen. Horretarako, hondartzaren erdialdean kokatzea erabaki nuen, atzekaldeko kaleetako batekin alineatuta, kokapen hori ere zentzukoa izan zedin atzekaldeko eraikinekin:

Mostrando DSC_0880.JPG
  • Eraikinari dagokionez, bi ataletan banatzen da: Paseoko zatia eta nukleoa. Lehengoaren kasuan, paseoari erantzuna emateko egindako aktuazioa da. Eraikitako portikoak paseotik hondartzarako kontraste aldaketa markatzen du, aldi berean hondartzara erakartzen zaituela pasarelaren bidez. Gainera, proiektu osoan egiten saiatu naizen kontzeptua dago, inguruko paisaiak enmarkatzea, kasu honetan irlari garrantzia emanez.
Mostrando DSC_0873.JPG

Mostrando DSC_0878.JPG

Mostrando DSC_0876.JPG
  • Nukleoari dagokionez, zurezko tarima baten bidez iristen gara. Bi gorputz txiki separatzen zaizkio, komuna eta biltegia izango direnak. Hauek, era berean, bisitaria bere ibilbide zuzenetik biraraztea behartzen du, berriro ere beste enmarkazio bat sortuaz, kasu honetan Kontxako zonaldera begira araziz. Nukleoak berak ere beste ikuspuntu batzuk sortzen ditu bertatik goazen heinean. Hemen, pribatutasuna zaindu da, alde publikoa (ekialdekoa) igarobidea izanik eta alde pribatuagoa (mendebaldekoa) erizaintza gela (erdi-publikoa) eta aldegelak (pribatua) kokaturik. Aldageletatik 2. altuerara irits gaitezke, eta bertan begiratokia kokatzen da.
Mostrando DSC_0881.JPG

Mostrando DSC_0883.JPG
  • Formari dagokionez, ortogonaltasuna ahalik eta gutxien erabiltzen saiatu naiz, eraikinak eskultura itxura handiagoa har zezan eta neguan bere baitan eskultura bezala funtziona dezan.
Mostrando DSC_0884.JPG

IMANOL HERNANDEZ

2015(e)ko otsailaren 17(a), asteartea

PROIEKTUAK II (2014/2015) :: ESKAILERA

Lauhileko hasieran bidali zitzaigun ariketaren entrega eguna iritsi da. Honakoan Arkitektura Eskolaren 4. solairuko gela batean liburutegi berri bat planteatzeko eskatu zitzaigun bigarren altura baten, eta horretara iristeko eskailera diseinatzea eskatu zitzaigun, gelaren antolamendu berriarekin batera. Hau izan da nire proposamena:


  • Lehendabiziko ideia hasieratikan gelaren banaketan erritmo bat markatzea izan zen. Horrekin, espazioan gertatu daiteken ibilbideak edo pertsona fluxuak kontrolatzea lortzen dut, jendea bere nahiaren arabera bideratuz.



  • Honela antolatuko zen behe solairua: Bi alboetan pasabideak, hauen ondoan mahaiak (tamaina ezberdinekoak beharraren araberakoak) eta erdian beste pasabide bat eta eskailera kokatzen dira, azken honek merezi duen garrantzia eta presentzia areagotuz.


  • Eskaileraren diseinuari dagokionez, eta erritmoaren markaketan azaldutakoaren arabera, bi tramoak (beharrezkoak direnak 2. altuerara iristeko) bata bestearen atzetik doaz, eskailera estu (1,2 metro) eta luzea sortuz. Eskaloiak orokorrean altzairuzko korda batzuetatik zintzilikatzea erabaki det, aurreneko biak izan ezik, gelak dituen mahaiaren diseinua jarraitzen dutenak, guztiak osotasunean batasuna izan zedin. Gainera, gelan bertan zegoenarekin eta orokorrean fakultate guztian erabili diren barandilak mantentzea erabaki det, eta honi moldatzearren eskaileraren altzairuzko egiturak eta barandilak erritmo berdina izatea pentsatu det.







  • 2. pisuan forjatuaren zuloaren inguruan antolatzen dira liburutegiaren apalategiak. Eskaileraren zuloa erdian kokatzeak edozein bi aldetara bideratzea ahalbidetzen du.


2014(e)ko apirilaren 15(a), asteartea

Proiektuak :: Etxebizitza unifamiliarra Ondarretan :: Erreferentziak


Tailerreko lan luze baten ondoren, azken proiektua egiteko garaia iritsi da. Honakoan, Ondarretako orube batean, etxebizitza unifamiliar bat eraikitzea eskatu zaigu, eta horrekin batera, proiektuari hasiera emateko bi arkitekto ezberdin aukeratu eta bakoitzetik obra bat eskematikoki aztertu behar dugu erreferentzia gisa.

Nire hasierako ideia japoniar arkitektura tradizionalean oinarritutako etxebizitza eraikitzea da. Horregatik, lehenik aztertuko dudan arkitektoak japoniar arkitekturaren influentzia izan duen bat da, AEBko Frank Lloyd Wright alegia.

Frank Lloyd Wrightek mota ezberdinetako proiektuak burutu zituen, baina kasu honetan, oso ezagunak diren belardi etxeetako bat (gazt.: casas de la pradera; ing.: Prairie Houses) aztertuko dut.

Goetsch-Winckler house

1. Fatxadaren azterketa:

Horizontaltasuna. Wrighten gehiengo etxeetan agertzen da. Teilatu lau, zabal eta itzal handia ematen dutenak erabiltzen ditu. Horrekin, kanpoaldeko terraza (estalita dagoena) barnealdekoa izango zelakoaren itxura ematen dio. Gainera, arkitekto amerikarrak erabilitako eskala ez da oso handia, bere tamainako pertsona batentzat pentsatuta baitago (1.75m) eta horrek etxea baxua eta luzea izatea behartzen dio, horizontaltasunak are eta garrantzia gehien har dezan.

Teilatu horizontalak.



2. Barne-banaketa

Wrighten etxeen beste ezaugarri bat barne banaketetan tabikeen falta da. Bere hitzetan, "kutxak beste kutxen ondoan edo barruan sartzea, gelak sortzeko... zeldetan bizitzea bezala da, familia kartzelaratuz". Horregatik, tabikeak eta banatze elementuak desagertarazi zituen, beste banatze teknikak sortuz. Gurutze edo "L" formako oinak, sabaien altuerekin jokatu, kota aldaketak eta abar erabiltzen zituen. Kasu honetan, oinaren forma bereziaz eta sabaiaren altueraz baliatzen da banaketak lortzeko, espazio osoa batuz baina aldi berean desberdinduz:

Egongela, Sukaldea, logelak, Komuna.



3. Argiztapena

"Leiho-zulo gutxiago baina leihate handiagoak". Lema horretan oinarritu zen Wright bere karrera osoan zehar. Leiho askeak erabili beharrean, gela bakoitzaren beira eta argi kantitatea kalkulatu eta dena batzen zuen, leihate handiak sortuz. Argia etxearen barnera filtratzeko erabiltzen zuen, baina baita kanpoaldearekin (naturarekin)  harremana lortzeko ere, barnealdea kanpora ateratzeko ahalegin batean.



Beste argazki batzuk: